VOLEY Hace 7 años

Minivoley 4. Kontzentrazioa

Minivoley 4. Kontzentrazioa

Minivoley

 

Bihar, hilak 28 (larunbata), Minivoley denboraldia itxiko dugu Larrabide Kiroldegian 09:30etik. Antolatzailea Nafarroako Boleibol Federazioa da. Beharrezkoa da 30 minutu lehenago egotea guztia modu egokian antolatzeari begira. Kontzentrazioaren iraupena ordu batekoa izanen da, gutxi gorabehera. Ondoren, sari-banaketa egingo dugu. Cerramos la temporada de Minivoley con la cuarta jornada. 

Beste jardunaldietan bezala, taldeen izen-ematea egiterakoan, taldearen izena(adibidez, "tigreak"), taldekideak eta kategoria zehaztuko da jsro@hotmail.com posta elektronikora idatziz

Talde bakoitzak lau jokalari izango ditu kantzan eta ordezko bat edo bi aulkian. Salbuezpenez, hiru jokalariko osatutako taldeak onartuko dira.

Gogorarazten dugu topaketa mistoa dela eta joku formatuak denbora eta tanteo izango duen arren, ez du sailkapenik izango.

 

Kategoriak honako hauek izango dira:

-KIMUAK: L.H.-ko 5. eta 6. mailakoak, 2006-2007an jaiotakoak)

-BENJAMINAK: L.H.-ko 1. mailatik 4.era, 2008tik 2011ra jaiotakoak)

 

Kategoria batetik bestera promozionatu ahalko den arren, ezingo da kategoriatik jaitsi. Haur kategoriara promozionatuta dagoen 2006. edo 2007. urtean jaiotako neska bat badago, jokatu ahalko du ere bai.

Baloiak ez dira eraman beharko. Zalantza izanez gero, galdeiguzue. 

 

Senior kategoriako Nafarroako Liga

 

Kontzentrazio hau ospatu baino lehen, senior kategoriako Nafarroako Ligako 3. jardunaldia izango dugu. Lehiaketaren formatu berri honek boleibol jokatu nahi duten heldu guztiei jokatzeko oportunitatea eskaini nahi dio.

Larrabiden ere izango da, larunbatean, hilak 28, 11:00etatik 13:00etara.