Joan zen igandean, hilak 21, Larrabide Kiroldegian NKJen barne zegoen gazte kategoriako Emakumezkoen Nafarroako Ligako Finalaz gozatu genuen.
Azken jardunaldi honetarako sailkatu ziren Iruña B taldea (Liga Erregularreko 1. sailkatua), Ibararte (bigarrena ligan), Liceo Monjardín (hirugarrena) eta Miravalles (laugarrena).
Lehenengo finalerdian Iruña B taldeak ez zuen arazo handirik izan Zizur Txikiko taldea irabazteko (3-0). Beste kanporaketan, Ibarartek emaitza berdina sinatu zuen Liceo Monjardínen aurka. Gauzak horrela, ligan puntu berdinak lortu zituztenek Final Handia lehiakatu zuten. Gogorarazten dugu Iruña B-k liga erregularra irabazi izan zuela set-averagerengatik.
Emozio handia mantendu zen amaiera arte
Lehia handiko finala izan zen eta 5. set-ean Iruña Boleibol taldeak sufritutako titulua lortu zuen.
Iruña B indartsuz hasi zen lehenengo 2 set-ak irabazten (25/18 y 25/22); bestalde, Esteribar ibarrekoek erreakzionatu zuten finala berdinduz (22/25 y 17/25). Hala ere, 5.ean gorritxoek pairatu zuten egindako esfortzua eta berdeek aprobetxatu zuten titulua irabazteko (15/5).
Kontsolazio finala ere 5. set-era iritsi zen eta Liceo Monjardínek hirugarren posizioan amaitu zuen eta Miravalles, laugarrenean.