VOLEY Hace 7 años

Azken Minivoley kontzentrazioa Larrabiden

Azken Minivoley kontzentrazioa Larrabiden

Joan zen larunbatean, apirilak 27, Minivoley Jardunaldi Finala izan genuen Larrabiden, non 11 taldek parte hartu zuten. Hain zuzen ere, Catalina de Foix, Miravalles eta Escolapios eskoletako eta Ibararte eta Navarvoley klubetako gazteek gozatu zuten topaketaz.

 

Guztiek lehiaketan parte hartu eta gero, sari-banaketa ospatu zen eta jokalari bakoitzak bere domina izan zuen kontzentrazioetan parte hartu izateagatik.

 

Azken jardunaldi honetako argazki batzuk ikus ditzakezu ondorengo estekaren bitartez:

http://www.fenavoley.com/foto/273/Cuarta-Concentracion-Minivoley_-Larrabide-280418