VOLEY Hace 7 años

Emakumezko 2. B Maila Nazionaleko liga martxan dago

Emakumezko 2. B Maila Nazionaleko liga martxan dago

Joan zen asteburuan kategoria honetan lehiakatuko duten lau ordezkariek liga hasi zuten.

 

Talde nafarrak:

 

-Ibararte (Zubiri)

-Navarvoley eta Navarvoley Fercor Serigrafia Navarra (Berriozar)

-Nafarroako Unibertsitatea

14 taldeko multzoan daude 4 talde bizkaitarrekin, 3 gipuzkoarrekin, 2 alabarrekin eta kantabriar batekin batera.

Lehenengo jardunaldian soilik Nafarroako Unibertsitateak eta Ibarartek garaipena lortu zuten. Beste hirurek, porrota jaso zuten.

 

Emaitzak:

 

-Lur Auto Fortuna (Donostia) 0 Ibararte 3

-Gallartaren Ahotza (Bizkaia) 1 Nafarroako Unibertsitatea 3

-Tolobolei Bidebide (Tolosa) 3 Navarvoley 1

-Navarvoley Fercor Serigrafia Navarra 1 Kotskas Igartza (Gipuzkoa) 3

 

Datorren jardunaldian, Derby Berriozarren

Jardunaldi bat jokatu eta gero, Ibararte bigarren da, Nafarroako Unibertsitatea laugarrena, Navarvoley zortzigarrena eta Navarvoley Fercor Serigrafia Navarra hamargarrena.

 

Ibarartek irekiko du datorren jardunaldia. Hain zuzen ere larunbatean Zubiriko Frontoian non 18:30etik Gasteizko Cocinas Dueto Aranbizkarraren aurka jokatuko du. Igandean 11:30ean Navarvoley-ren eta Navarvoley Sercor Serigrafía Navarraren arteko Berriozarko derbya izanen dugu. Ordu erdi geroago, 12etan, Nafarroako Unibertsitateak Tolobolei Bidebide gipuzkoarraren aurka jokatuko du.

 

Emaitza guztiak eta sailkapena kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan.


 

 

 

 

📄 Documentos relacionados