Ibararte izan ezik, Emakumezkoen Euskal Ligako Bigarren Mailako Nafarroako talde guztiek porrota jaso zuten jokatutako partida guztientan.
Bentaberriko Udal Kiroldegian ospatutako larunbateko jardunaldiko lehendabiziko partidan Navarvoleyk Sercor Kotskas Igartzaren kontra 3 eta 1 galdu zuen.
Igandena, Berriozarko beste taldeak, Toloboley Bide Bide taldearen aurka borrokatu zuen. Berdintasuna askotan mantendu arren, 2/3ko emaitza eraman zuten etxera.
Igande goizeko beste partidan Gallartaren Ahotzak zazpi jokalari besterik ekarri zuen Nafarroako Unibertsitatera. Hala ere, hau ez zen garaipena lortzeko eragozpena izan.
Emaitza hauekin, eta 14 taldez osatutako ligan, gure talderik gorena Ibararte da, 21 punturekin bostgarren postuan kokatuta. Navarvoley zazpigarren postuan dago eta egoera larriagoan, hamabigarren postuan 17 punturekin Universidad de Navarra eta hamairugarren postuan Navarvoley Sercor 15 punturekin.
Datorren jardunaldian Berriozarko derbya ospatuko da non Navarvoley Fercor Serigrafia Navarvoley-ren kontra arituko da iganeko 11:30ak aurrera.
Beste bi partidak larunbatean ospatuko dira. Ibarartek gazteizko Cocinas Dueto Aranbizkarra taldeari aurre egin beharko dio 16:30an; eta 19:00an Universidad de Navarra taldeak gipuzkoako Toloboley Bide Biderekin lehiatuko du.
Argazkiak eta bideo motz bat ikusteko ondorengo estekan sakatu:
http://www.fenavoley.com/videos/