VOLEY Hace 7 años

Senior kategoriako Nafarroako Txapelketako hirugarren jardunaldia

Senior kategoriako Nafarroako Txapelketako hirugarren jardunaldia

Senior kategoriako Nafarroako Txapelketako hirugarren jardunaldia lehiatua izan zen joandako igandean Larrabide Estadioan. Hiru taldek parte hartzen dute lehiaketa honetan: Ibararte, Iruña A eta Iruña XXL.

 

Jardunaldiro bi itzuliko hiruko torneoa lehiatzen da. Igandean, Iruña XXL nagusitu zen partidu guztiak irabazi zituelako. Iruña A bigarren izan zen Ibararte irabi eta gero eta Zubirikoek hirugarren posizioan amaitu zuten. 

 

Hiru jardunaldi ospatu eta gero, Iruña A sailkapeneko buruan dago 10 punturekin, Iruña XXL bigarren da puntu berdinekin eta Ibarartek 6 puntu ditu hirugarren posizioan..

 

Hurrengo jardunaldia datorre otsailaren 24an Larrabide Estadioan izango da eta txapelketa maiatzean amaituko da Larrabiden bertan.