Urtean zehar, Nafarroako Boleibol Federazioak eta klubek minivoley kontzentrazioak antolatzen dituzte gure kirola sustatzeko nahian (ikusi egutegia).
Deialdia webgunean argitaratua izan ondoren, taldeen inskripzioa egin beharko da talde bakoitzaren izena ("Tigreak", adibidez), taldekideen izenak eta kategoria zehaztuz ondorengo posta elektronikoaren bidez:
competiciones@fenavoley.com
Kantxan lau jokalarik osatuko du talde bakoitza eta ordezko bat edo bi izango ditu. Salbuespenez 3 kideko taldeak onartuko dira.
Talde mistoak izango dira eta joku-formatuaren aldetik, partiduek tantuak izango dituzten arren, mugatutako denbora izango dute eta ez dute sailkapenerako balio. (Helburua da txikiak boleibol jokatzera animatzera).
Kategoriak, honako hauek dira:
-KIMU: Lehenengo Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako kirolariak (2007an eta 2008an jaioak).
-BENJAMIN: Lehenengo Hezkuntzako 1. mailatik 4.era (2009tik 2012ra jaioak).
Adina handiagoa den kategoria batean jokatu ahalko da, baina ezingo da txikiagoan jokatu. 2007an edo 2008an jaiotako HAUR kategoriako neska jokalari bat promozionatua izanez gero, jokatu ahalko du ere bai.
Bigarren kontzentrazioa Basokon izanen da.
Martxoak 16, larunbata, 12:00etan
Antolatzailea: Iruña K.T.