Joandako igandean Larrabiden gauzatu zen senior kategoriako ligako jardunaldi berri bat. Dakigunez, bertan Ibararte, Iruña XXL eta Iruña A taldeek parte hartzen dute.
Hain zuzen ere azken honek irabazi zuen partidu guztietan garaipena sinatzeari esker. Iruña XXL bigarren izan zen bi garaipenekin eta Ibarartek sailkapena itxi zuen irabazi egin gabe.
Modu honetan torneoa amaitzear da bi jardunaldi gehiorik ez falta direlako: apirilaren 28koa eta maiatzaren 26koa. Biak Larrabiden izango dira.
Emaitzak eta sailkapen osoak kontsulta ditzakezu erantsitako dokumentuan.