VOLEY Hace 6 años

Emakumezkoen kadete kategoriako Espainiako Txapelketa amaitua

Emakumezkoen kadete kategoriako Espainiako Txapelketa amaitua

Kadete kategoriako Espainiako Txapelketa lehiatua izan zen Valladoliden ekainaren 27tik 30era non parte hartu zuen Alex Cornejo eta Yana Petrova teknikariek zuzendutako 12 kideko talde nafarrak.

 

Nafarroa, Valentzia, Gaztela eta Leon eta Andaluziarekin aritu zen B multzoan. Lehendabiziko partiduan, gure ordezkariek Andaluziaren kontra 3-0 galdu zuten arren, partidu ona egin zuten. Areriorak hirugarren posizioan amaitu zuen txapelketa honetan.

 

Bigarrenean berriro 3-0 galdu zuten Gaztela eta Leonen kontra partidu txarra egiten.

 

1. faseko azken norgehiagokan, nafarrak askoz hobeto aritu ziren. Izan ere, partidu onenetariko bat izan zen haientzat. Hala ere, nahiz eta Valentziari zaila jarri, 3-0ko porrota jaso zuten. Gero Valentziarrak bosgarrenak izan ziren.

 

1. fase laugarren posizioan amaitu eta gero, beste multzoetan laugarren posizioan ere amaitu zutenen kontra jokatu zuten sailkapen finaleko 13. postutik 16.era amaitzeko.

 

Finalerdietan aragoiarrek nafarrei 3-0 gailendu zien. Dena den, set bakoitzaren emaitzak berdintsuagoak izan ziren.

 

Gauzak horrela, 15. postua lortzeko borrokatu behar zuten azken partiduan Extremaduraren aurka. Berrio dena eman zuten arren, aurkaria nagusitu zen fisikoki hobeagoak zirelako (3-0).

 

Azkenik talde nafarra 16. izan zen Euskadiren aurrean.

 

Ondorengo estekaren bidez gure taldeak egindako tanto bat ikusi ahalko duzu:

 

https://www.fenavoley.com/videos/

 

SAILKAPEN FINALA 

 

1. Balearrak

2. Katalunia

3. Andaluzia

4. Madril

5. Valentzia

6. Kanariak

7. Galizia

8. Gaztela-Mantxa

9. Asturias

10. Kantabria

11. Murtzia

12. Gaztela eta Leon

13. Errioxa

14. Aragoi

15. Extremadura

16. Nafarroa

17. Euskadi

📸 Más imágenes