VOLEY Hace 6 años

Ligako jardunaldiaren laburpena

Ligako jardunaldiaren laburpena

Joandako asteburuan berriro gure ordezkariak Euskal Ligan aritu ziren.

 

Emakumezkoen Lehenengo Mailan Ibararte saririk gabe etorri zen Sestaotik. Bi taldeak ondoan daude sailkapenean. 9. posizioan Zubirikoek berriro izango dute postuak gainditzeko aukera hurrengo jardunaldian, Esteribarko Kiroldegian, Fortuna Lurauto-ren aurka (6. sailkatua).

 

Gizonen lehian, berriozartarrek galdu eta irabazi egin zuten. Navarvoley-k garaipena lortu zuen etxean Sestaoren kontra eta Navarmutilak porrota jaso zuen Kantabrian Beco Laredo-ren aurka. Emaitza hauek mantentzen dute Navarvoley sailkapeneko buruan eta Navarmutilak 9.ean irabazi egin gabe. Asteburu honetan Navarvoley-k Gasteizera bidaiatuko du Udapa Lankide taldearen kontra aritzeko (4. sailkatua) eta Navarmutilak taldeak Ojaconecta Voley Viña errioxarraren bisita jasoko dute Berriozarren.

 

Azkenik, Emakumezkoen Bigarren Mailan, Nafarroako Unibertsitateak eta Navarvoley Fercor Serigrafíak garaipena lortu zuten baina Navarvoley-k ez zuen zorte berdinik.

 

Unibertsitarioek Galdakao BT-ri gailendu zioten 5. setean, Navarvoley Fercor Serigrafía Jatorriak KT gainditu zuen Gasteizen eta Navarvoley galdu zuen etxean Cocinas Dueto Aranbizkarra arabatarraren aurka.

 

Datorren asteburuan derbi izanen dugu Nafarroako Unibertsitateak Navarvoley-ren bisita jasoko duelako. Unibertsitarioak bigarrenak dira eta berriozartarrak hirugarrenak.

 

Navarvoley Fercor Serigrafíak bere partez, Gallartaren Ahotsa BT bizkaitarraren kontra jokatuko du.

 

Emaitza eta sailkapen guztiak aurkituko dituzu erantsitako dokumentuetan.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados