Joandako larunbatean, hilak 23, Senior kategoriako Nafarroako Txapelketa estreinatu zen Larrabiden. Lau talde aritu ziren 1. Jardunaldian: XXL; Navarvoley, Ibararte eta Artivoley.
1. fasean, talde guztiek elkarren kontra jokatu zuten. Ligaxka honen bidez osatu ziren final-erdiak non Navarvoley eta Artivoley aritu ziren batean, eta Ibararte eta XXL bestean.
Lehenengoan, Navarvoley-k 25-20 irabazi zuen, eta bigarrenean Ibarartek gauza bera egin zuen 25-19ko markagailuari esker. Modu honetan, XXL-k eta Artivoley-k hirugarren eta laugarren posturako lehia protagonizatu zuten eta Artivoley nagusitu zen 25-22.
Finalean Ibarartek mendekua hartu zuen Navarvoleyri gailenduz (25-16) eta 1. jardunaldiko garailea bihurtu zen.
Hurrengo jardunaldia abenduaren 22an izango da eszenatoki berdinean, Larrabiden.