VOLEY Hace 6 años

Senior kategoriako Nafarroako Txapelketako 2. jardunaldia

Senior kategoriako Nafarroako Txapelketako 2. jardunaldia

Joandako igandean Berriozarren lehiatua izan zen Senior kategoriako Nafarroako Txapelketako 2. jardunaldia. Bertan, XXL, Artivoley eta Ibararte taldeak aritu ziren.

 

Lehia handiko jardunaldia izan zen talde bakoitzak partidu bana irabazi baitzuen. Lehenengoan Arivoley-k XXL-ri gailendu zion, bigarrenean XXL-k gauza bera egin zuen Ibararteren kontra, eta azkenik, zubiritarrek Artivoley-ko kideak gainditu zituzten.

 

Tantuen arabera, XXL lehenengo sailkatua izan zen, Artivoley bigarrena eta Ibararte hirugarrena.

 

Bigarren jardunaldi honek urtea itxi du eta lehiaketa berreskuratuko da urtarrilaren 26an.