Joandako larunbatean lehiatua izan zen Nafarroako Kirol Jokoetako gazte mailako 8. jardunaldia. Etxekoak nagusitu ziren, kanpokoek lau partidutik soilik bat irabazi baitzuten.
Hain zuzen ere Miravalles ikastetxean goizeko hamarretan lehiatutako partiduan irabazi zuten kanpokoek. Modu honetan Navarvoley-koek 1-3 nagusitu zieten etxekoei.
Ordu bat geroago Navarro Villosladak ez zion aukerarik eman Navarvoley Txikiri 3-0 irabaziz. Emaitza berdina izan zuen Nafarroako Unibertsitateko Kiroldegian etxekoen eta Eskolapioen arteko norgehiagokan.
Lehia handiena izan zuen jardunaldiko azken partiduak non Ibarartek erremontatu behar izan zuen Navarvoley B irabazteko bosgarren setean.
Berriozartarrek irabazi zuten lehenengoa 21-25, baina Esteribarrekoek berdindu zuten bigarrenean (25/17). Hirugarrenenean berriro kanpokoak nagusitu ziren (20/25) baina Ibarartek behartu zuen partidua bosgarrenera joatera (27/17). Azkenik, Navarvoley B-k nabaritu zuen egindako esfortzua eta galdu zuten y 15-5.
Emaitza hauek mantentzen dute Nafarroako Unibertsitatea sailkapeneko buruan 14 punturekin galdu egin gabe zazpi jardunaldietan. Navarvoley-k puntu berdinak ditu baina setaverage okerragoarekin. Navarvoley B-k haiek baino puntu bat gutxiago dute, Ibararte laugarren da 12rekin eta Navarro Villoslada bosgarren berdinekin.
Atzerago daude Navarvoley Txiki seigarren posizioan 9rekin, Miravalles zazpigarrenean 8rekin eta Escolapios 8rekin ere bai oraindik irabazi egin gabe.
Ondorengo estekaren bidez, Ibararteren eta Navarvoley B-ren arteko dueluko argazkiak ikusi ahalko dituzu.
https://fenavoley.com/foto/278/Ibararte-vs-Navarvoley-B-JDN-180120