VOLEY Hace 6 años

Minivoley II. Kontzentrazioa Zubirin

Minivoley II. Kontzentrazioa Zubirin

Minivoley Bigarren Kontzentrazioa izan zen joandako larunbatean, hilak 8, Esteribar Ibarreko Kiroldegian. Ibarrarte KT-k antolatutako topaketa honetan, Ibararte Navarvoley, Escolapioak eta aDoña Mayor ikastetxe klubetako 60 kirolari inguru aritu ziren.

 

Guztira 15 talde osatu ziren guztiek guztien kontra jokatzeko.

 

Denboraldi honetan hiru kontzentrazio gehiago antolatuko dira: Navarvoley-k antolatuko du hurrengoa martxoaren 15ean Berriozarren, gero Eskolapioen txanda izango da haien kiroldegian apirilaren 15ean, eta azkenik, bosgarren eta azkena Larrabide Estadioan maiatzaren 23an izango da. Kontzentrazio honen antolatzailea zehaztu gabe dago.