Konfinamendua aprobetxatuz, Espainiako Boleibol Errege Federazioak onlineko foro-eztabaidak eta Instragrameko zuzenekoak berriak hasi ditu, gure kirola maite duten pertsona guztientzat interesgarriak diren gaiei buruzko komunikazio-plataforma bat eskaintzeko.
Youtube-ren bidez, Espainiako hautatzaileek eta balio handiko beste aditu batzuek beren lanaren eta esperientzien sekretu batzuk azalduko dituzte.
Atelehenetik ostegunera 18:00etatik 19:00etara lau foro-eztabaida berri eskainiko dira gai ezberdinetaz. Alegia, arbitrajeaz, lesioak prebenitzeaz, joku sistemetako gai taktikoetaz eta Hondartzako Boleibolaz. Emankizun hauek RFEVB-ren Youtubeko "Voley Tv" kanalaren bidez ikusi ahalko dira.
Modu berean, ostiralero 19:00etatik 20:00etara mantentzen da "Programa2025" Entrenatzaileen Foroa Federazioaren Youtubeko "Programa 202025" katearen bidez.
Gure kirolaren arloan dauden eragile guztiek parte hartu ahalko dute galderak egiten. Moderatzaile batek galdera horiek kudeatuko ditu hizlariei helarazteko. Modu berean, galderak bidali ahal dizkiguzue aurretik DTECNICO@RFEVB.COM posta elektronikoaren bidez.
Honetaz aparte, jakinarazi nahi dizuegu Federazioaren Instragrameko profilean egunero goizeko 12:30ean #UNCAFÉCON zuzeneko emankizunak ikusi ahal dituzuela.
Nobedade guzti hauen datak ikus ditzakezue erantsitako dokumentuan.