Joan den asteburuan, Autonomia Erkidegoen arteko Ligako beste jardunaldi bat jokatu zen, bai gizonezkoen bai emakumezkoen lehiari dagokienez.
Neskeen lehiaketako 1. A Mailako ligan ez zen Ibararteren eta Laredoren arteko partida jokatu, eta nafarrak sailkapenaren beheko zatian daude 3 punturekin. Zubiritarrek Lekeitioren kontra jokatuko dute datorren larunbatean 17:30ean kanpoan. Bizkaitarrak laugarrenak dira.
1. B Mailan Navarvoley-k ezik (atsedena izan zuelako), beste bi ordezkari nafarrek irabazi zuten.
Navarvoley Sercor Serigrafías taldeak Idotaniko Jatorkide gasteiztarrari nagusitu zion kanpoan (0-3). Nafarroako Unibertsitatea Auzo Lagun taldeak bere partez, etxean irabazi zuen Gallartaren Ahotsa taldearen kontra (3-0).
Emaitza hauei esker, unibertsitarioak liderrak dira 24 puntu izanda. Bera Bera gipuzkoarra bigarren sailkatua da 3 gutxiagorekin. Bestalde, Navarvoley Sercor Serigrafíasazken-hirugarrena da 11 punturekin eta Navarvoley (10 puntu) aurrezazkena. Biek elkarren kontra jokatuko dute datorren igandean, hilak 14, 11:30ean Berriozarko Udal Kiroldegian. Nafarroako Unibertsitatea Auzo Lagunek 5. sailkatua den Aixerrotaren pista bisitatuko du.
Lider nafarra ere mutilen lehian
Era berean, albiste onak dira Lehen Maila Maskulinoan. Navarvoleyk (3/0) gainditu zuen aurreko jardunaldian Gasteizko Udapa Jatorkide, eta autoritatez menderatzen du sailkapena, hamar garaipenekin 10 partiduetan.
Bere atzetik, Bera Bera Bultz Taldeak puntu bat gutxiago du bigarren postuan, baina gipuzkoarrek bi partidu gehiago jokatuta izanda.
Navarvoleyk irteera zaila izango du hurrengo jardunaldian, Elkano Kiroldegian jokatuko baitu, Hernaniren pista, taulako hirugarren postuan dagoena.
Beste muturrean beste talde nafarra dago, Navarvoley Mutilak, sailkapeneko kale-argi gorria daramana, oraindik irabazi gabe.
Eta hurrengo norgehiagokan ere ez dute erraza izango lehen garaipena lortzea, Bera Bera AIra bisitatuko baitute, gorago esan dugun bezala, bigarren sailkatua dena.