VOLEY Hace 5 años

Derbi nafarra Emakumezkoen Euskal Ligan

Derbi nafarra Emakumezkoen Euskal Ligan

Nahiz eta sailkapenean eraginik ez izan, joandako asteburuak berriozar taldeen arteko emozio handiko derbi nafarra eskaini zigun.

Nafarroako Unibertsitatea Auzo Lagun sendo mantentzen da

Ibararteko neskek partidu zaila izan zuten 1. A Mailan. Lekeitioko Marierrotaren kontra jokatu zuten eta bizkaitarrak laugarrenak ziren. Hala ere, nafarrek garaipena lortu zuten 1-3 irabaziz. Hala eta guztiz ere, aurreazkenak izaten jarraitzen dute 6 punturekin.

Hurrengo jardunaldian justu haien aurrean dagoen Getxo taldearen bisita jasoko dute Zubirin.

Eta esan dugun moduan, B Multzo honetako jardunaldiak Berriozarko taldeen arteko derbia erakarri zigun. Navarvoley Fercor Serigrafíasek nagusitu zion Navarvoley-ri (3-0) eta irabazleak zazpigarrenak dira sailkapenean 14 punturekin, eta haien bizilagunak, zortzigarrenak 10rekin.

Beste talde nafarrak, Nafarroako Unibertsitatea Auzo Lagunek, multzoa menderatzen du Aixerrota gainditu eta gero. Unibertsitarioek 3-2 irabazi zieten bizkaitarrei eta liderrak dira 26 punturekin. Datorren jardunaldian bigarren sailkatua den Bera Beraren bisita jasoko dute. Donostiarrek soilik bi puntu gutxiago dituzte.

Navarvoley-k bere partez, Bizkaiara bidaiatuko du Ahotsa BTren kontra jokatzeko Navarvoley Fercor Serigrafíasek atsedena izango du.

Aurpegia eta gurutzea mutilen lehian

Navarvoley-k irabazi zuen berriro eta 13 garaipen jarrian daramatza. Azken hau, Hernaniren aurka lortu zuten (1-3).

Bestalde, Navarvoley Mutilak taldeak porrota jaso zuen eta 12.a jarraitua da. Jardunaldi honetan, bigarren sailkatua den Bera Bera Bultz-en pistan galdu zuen (3-0).

Emaitza hauek protagonizatu ondoren, Navarvoley-k lehiaketa menderatzen du galdu egin gabe, eta Navarvoley Mutilak azkena da oraindik irabazi gabe.

Paritu gogorra datorren jardunaldian Navarvoley-k izango duena bere pistan Bera Bera Bultzen kontra jokatuko baitu (puntu bat gutxiago dute donostiarrek). Etxean ere jokatuko du Navarvoley Mutilak taldeak Beco Laredoren aurka.

Erantsitako dokumentuetan emaitzak eta sailkapenak aurkituko dituzu, eta ondorengo estekaren bidez, jardunaldi honetako derbi nafarraren argazkiak eta bideoak.

https://bit.ly/2NtK3o2

https://www.fenavoley.com/videos/

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados