Euskal Ligen urteko azken jardunaldian COVID19rengatik egin beharreko atzerapenak nabarmendu ziren.
Gizonezkoen 1. Maila
Kategoria honetan 2 ordezkari nafar ditugu. Navarmutilak Gasteizen Udapa Jartorkide Jubenilaren aurka jokatu behar zuen partidua bertan behera geratu zen eta Navarvoleyk etxean Ojaconecta-Idoneo-Universidad de la Riojaren kontrakoa izan zuena irabazi zuen.
Berriozartarrek 0-1eko markagailuari buelta eman ondoren, errioxartarrek berriro berdindu zuten eta norgehiagoka bosgarren setera eraman zuten. Azken txanpa horretan, nafarrek 15-12 irabazi zuten.
Garaipen landua honi esker, nafarrak liderrak izaten jarraitzen dute. Jokatutako 7 jardunaldiak irabazi dituzte eta 19 puntu dauzkate. Bigarren posizioan Sestao Boleibol Taldea dago, hiru gutxiagorekin eta bizakitarrek ere ez dute oraindik galdu.
Emakumezkoen 1. Maila
Soilik 2 partida jokatu ahal ziren kategoria honetan. Horietariko bat, Nafarroako Unibertsitatea-Enerparkingena. Gure ordezkariek Vialki Udapa Jatorkideren kontra galdu zuten. Unibertsitarioak margakailuan aurreratu ziren arren, 1-3 galdu zuten.
Zalantzarik gabe, Gabonetako atsedenaldia ondo etorriko zaio taldeari, indarrak hartu eta lehiaketa berriz hasteko.
Emakumezkoen 2. Maila
Ibarartek atsedena zuenez eta Navarvoley Fercor Serigrafíasen eta Cocinas Dueto Jatorkideren arteko partida atzeratu behar zenez, soilik Navarvoleyk lehiatu zuen Galdakaoren kontra.
Bizkaitarrek ustekabea eman zuten 2-1eko markagailuari buelta emanez eta norgehiagoka bosgarren setean irabaziz (15-8).
Sailkapenean, Navarvoley hirugarrena da (12 puntu), Cocinas Dueto Jatorkide gasteiztarren (lehenak, 18 puntu) eta Deustuko Unibertsitatea-Madre de Dios bizkaitarren (bigarrenak, 15 puntu) atzetik.
Nafarroako beste bi taldeak seigarren postuan (Navarvoley Fercor Serigrafias) eta zortzigarrenean (Ibararte) daude.
Sailkapen guztiak erantsitako dokumentuan ikus ditzakezu