VOLEY Hace 4 años

Lehia itzuli da Euskal Ligara

Lehia itzuli da Euskal Ligara

Eguberrietako oporren etenaldiaren ondoren, Nafarroako taldeak Gizonezkoen eta Emakumezkoen Euskal Ligako txapelketara itzuliko dira asteburu honetan.

Lehenbizikoan, kategoria horretako gure bi ordezkariek Foru Komunitatetik urrun jokatu beharko dute beren partidetan aurkari handiekin.

Navarvoley sailkapenaren buruan dago 19 punturekin eta La Benedicta Udal Kiroldegian CV Sestao taldearekin neurtuko da, 16 punturekin bere jarraitzailerik hurbilena.

Navarmutilak taulako azkena da oraindik punturik gabe, eta Udapa Jatorkide Senior taldea bisitatuko du Gasteizko Aranalde kiroldegian. Azken horrek hirugarren postuan sailkatuta.

Eta emakumeen lehiari dagokionez, Nafarroako Unibertsitatearen Lehen Mailako atsedenarekin, Bigarren Mailako klubek baino ez dute jarduerarik.

Galdakao BT eta Navarvoley Fercor Serigrafías taldeen arteko partida atzeratu egin denez, bi partida geratu dira jokoan: Ibarartekoa eta Navarvoleykoa.

Ibarartek, sei punturekin sailkaturikoa, partida zaila izango du  Getxoko Aixerrotaren kontra.

Bestalde, Navarvoley Bizkaiara joango da. Berriozartarrak, 12 punturekin sailkatuak, Universidad de Deusto – Madre de Dios taldeari neurtuko zaizkio, oraingoz, bigarren direnak, 15 punturekin.

Erantsitako dokumentuan ikus ditzakezu partiden ordutegiak.

📄 Documentos relacionados