VOLEY Hace 4 años

Minivoley Kontzentrazioak itzuli dira

Minivoley Kontzentrazioak itzuli dira

Boleiboleko jokalari txikienek badakite noiz hasiko diren denboraldi honetan Nafarroako hainbat kiroldegitan egiten diren kontzentrazioak.

Hasierako asmoa bost jardunaldi antolatzea da, hilean bat, urtarriletik maiatzera.

Orain arte zehaztu dira lehen biak noiz eta non izango diren, Navarvoley elkarteak antolatuta.

Gainerakoak itxi ahala, web gunean jarriko dira.

• Lehen jardunaldia: urtarrilaren 29an, Basoko BHIn.

• Bigarren jardunaldia: otsailaren 27an, Berriozarko Udal Kiroldegian

Erantsitako dokumentuan ikus dezakezu behin-behineko egutegia.

📄 Documentos relacionados