VOLEY Hace 2 años

2022-2023ko Minivoley-ko 5. eta azken kontzentrazioa

2022-2023ko Minivoley-ko 5. eta azken kontzentrazioa

Maiatzaren 21ean, Larrabide estadioan (Iruña), 2022-2023ko denboraldiko Minivoley-ko bosgarren eta azken kontzentrazioa egin zen.

Estadioko kiroldegian 45 kirolari izan ziren, honako klub hauetakoak: Ibararte (3 talde), Navarro Villoslada (2 talde), Eskolapioak (talde 1), Navarvoley (3 talde) eta Doña Mayor (2 talde).

Beti bezala, jolas ona, adiskidetasuna eta kirol giro ludikoa protagonistak izan ziren azken jardunaldi honetan.

📸 Más imágenes