Joan den larunbatean, apirilaren 12an, Iruñeko Larrabide estadioan jokatu ziren 2024-2025 Nafarroako Kirol Jokoetako kadete (emakumezkoak eta gizonezkoak) eta jubenil (gizonezkoak) ligetako azken faseak.
Emakumezkoen kadete mailan, Navarvoley A (1.) taldeak irabazi zuen azken partida Navarro Villoslada A (2.) taldearen aurka; eta gizonezkoen finala Navarvoley B (1.) nagusitu zen Ciudadela E (2.) taldearen aurka. Eta gizonezkoen jubenil mailan: Navarvoley A (1.) nagusitu zitzaion Ciudadela A (2.) taldeari.
Sari banaketan izan zen Sandra Muñoz Pérez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko (INDAF) Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko zuzendariordea.
Mila esker guztioi parte hartzeagatik eta zorionak!