ACTIVIDADES SUBACUÁTICAS Hace 5 años

Hondoak garbitzeko jardunaldia Pulguer baltsan

Hondoak garbitzeko jardunaldia Pulguer baltsan

Datorren igandean, apirilaren 11n, Nafarroako Urpeko Jardueren Federazioa Tutera eta Cascante arteko Pulguer baltsara joango da hondoak garbitzera.

Jarduera hau Nafarroako Urpeko Jardueren Federazioak Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuarekin duen lankidetza programan sartzen da, gure erkidegoko natur guneak, bertako fauna eta espezie inbaditzaileak zaindu, kontrolatu eta berreskuratzeko.

Izena eman edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, helbide elektroniko hau duzu: info@fndas.com