Nafarroako Urpeko Jardueren Federazioak lankidetza-programa bat du Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin, gure erkidegoko natur guneak, bertako fauna eta espezie inbaditzaileak zaindu eta berreskuratzeko.
Jarduera horietariko bat gure ur-inguruneko hondoak garbitzea da. Horregatik, 2021eko maiatzaren 16an Tuterako Pulguer putzuko garbiketan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Izan ere, eguraldi txarraren ondorioz, aurrekoa bertan behera utzi behar izan zen.
Informazioa nahi baduzu edo izena eman nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: promoción@fndas.com