Nafarroako bost kirolari deitu dituzte Urpeko Jardueren Espainiako Federazioko teknikariek bi lehiaketa mundialistatan parte hartzeko, bata seniorra eta bestea juniorra, ekainean eta uztailean.
Hurbilen dagoenetik hasita, CD San Juaneko Unax Gerrero Gil eta Cristina Nabal Goyeneche, Club Natación Tafallako igerilari Irti Zufiaurre Ayerrarekin batera, Lignano Sabbiadoron daude, Italiako herri horretan, ekainaren 13tik 19ra, munduko junior txapelketa jokatzen ari baitira.
Nafarroako ordezkaritzak, Valentziako Erkidegoarekin batera, kirolari gehien ekartzen dizkio (3) Espainiako Selekzioari. Zerrenda osatzen dute, bi igerilari katalan eta Odei Rodríguez ordiziarra.
Nafarroako hiru lehiakideei, gainera, CN Tafallako entrenatzailea, Xabier Calvo Archanco, gehitu behar zaie. Hark teknikari lanak eta espedizioko delegatu lanak aldi berean egingo ditu.
Baita txapelketa absolutuan ere
Bestalde, Oier Irisarri Rodríguez, AD San Juaneko igerilaria, gaur egun Bartzelonako CE Mediterrani-en barruan dagoena orain, Errusiako Tomsk hirian uztailaren 3tik 9ra egingo den Igeriketa Txapelketa Absolutura joango da.
Oier izango da talde horretako foru-ordezkari bakarra, zeinak lau igerilari katalan izango ditu, bi euskaldun, bi gaztelau-amerikar, bi valentziar eta beste hainbeste aragoar. Horiek guztiak Tolosako Igarondo Urpekoak Jon Espina Artolartolazabalen zuzendaritzapean.
Erantsitako dokumentuan dituzue serieak, emaitzak on line eta txapelketa juniorraren streamin emanaldia.