Joan den larunbatean, ekainaren 19an, Urpeko Banakako Arrantzako Nafarroako Txapelketa egin zen.
Hondarribian izan zen, Jaizkibelgo magalean, Higer lurmuturretik Asabaratza ingurura, itsasoaren egoera gogor samarra zela; parte-hartzaileak lau orduz egon ziren uretan.
Bederatzi parte-hartzailerekin, honela geratu zen sailkapena:
- Lehen sailkatua: Iñigo Barea, 9510 punturekin.
- Bigarren sailkatuao: Enrique Capelo, 7320 punturekin.
- Hirugarren sailkatua: Carlos Ganchegui, 5670 punturekin.
Eta piezarik handiena Enrique Capelorentzat izan zen, 1330 gramoko utarekin.
Proba amaitzean, bazkaria egin zen, eta, ondoren, sari-banaketa.
Hurrengo txapelketa prestatzen jada... zorionak antolakuntzari eta... arrantza ona!