Haur eta kadete mailetako Espainiako Hegats Igeriketako XXXIV. Txapelketa lehiatua izan zen joandako asteburuan Alicanten. Bertan aritu ziren Tafalla Igeriketa Klubako 32 igerilari eta Donibane Kirol Elkarteko 12 igerilari.
Guztiek lan bikaina egin zuten podiumera 31 aldiz iritsiz. Gainera, horietariko 6 txapeldunak izan ziren. Emaitza zoragarri hauei esker, talde nafarrean Top 5-ean sartu ziren sailkapen orokorrean.
Tafalla Igeriketa Kluba hirugarren izan zen, soilik Top-Ten Alicante IK-ren eta Zaragozako CADASen atzean, lehena eta bigarrena hurrenez hurren. Donibane Kirol Elkartea bere partez 5. izan zen Babel Alicante taldearen atzean.
Banakako emaitzak birpasatzen, azpimarratzekoa da Patricia Ortiz Riperoren garaipen bikoitza. Tafallako igerilariak kadete mailako Ur gaineko 50 metroko eta 50 metroko Apnea probetan irabazi zuen. Honetaz gain, zilarrezko domina lortu zuen 4x100metroko ur gaineko proban eta brontzezkoa 4x50metrokoan.
Xabier Zufiaurre Ayesak ere lau domina eraman zituen etxera haurren mailan: urrezkoa 200 metrokoan, zilarrezkoa 50 metroko eta 100 metroko lasterketetan eta brontzezkoa 4x100 metroko erreleboetan. Oier Olcozek parte hartu zuen erreleboko proba honetan urrezkoa lortu ondoren ur gaineko 100 metrokoan.
Azkenik, Donibane Kirol Elkarteko Julen Arregui Hernandezen izena aipatu behar da hiru domina irabazi baitzituen kadeteen mailan. 100 metroko urperatze proban urrezko domina lortu zuen, urrezkoa 50 metroko ur gainekoan eta zilarrezkoa ere 4x50 metroko ur gaineko lehiaketa mistoan Mikel Urbieta Pozas, Paula López Villafaññe eta Olaia Ozkoidi Baños taldekideekin batera.
Sailkapen guztiak ikus ditzakezu erantsitako dokumentuetan.