ACTIVIDADES SUBACUÁTICAS Hace 4 años

Oier Irisarriren uda arrakastatsua

Oier Irisarriren uda arrakastatsua

Kirolari nafarrak emaitza itzelak lortu zituen uztailean izandako Munduko eta Espainiako Txapelketetan.

Oier Irisarri Rodriguezek, Donibane Kirol Elkarteko igerilaria, gaur egun Bartzelonako Mediterrani taldean lehiatzen dena, Espainiako selekzioarekin lehiakatu zuen Errusiako Tomsk hirian uztailaren 3tik 9ra izandako Hegats Igeriketako eta Murgiltze Abiadurako Munduko Txapelketan.

Bere estreinaldia absolutu mailan zen arren 100 metroko Eskafandrako probaren finalera iritsi zen 8. postua lortuz eta Espainiako Errekorra bitan hautsiz (kanporaketan eta finalean).

Modu berean Apneako Espainiako Errekorra ere hautsi zuen 14.93 segundoko marka lortuz eta seigarren izan zen taldedako erreleboko 4X200 metroko proban eta zazpigarren 4X100 metrokoan.

5 Domina gehiago Espainiako Txapelketan

Bestalde, uztailaren 17an eta 18an, Espainiako 50. Hegats Igeriketako Txapelketa jokatu zen Benidorm-en. Oierrek urrezko lau domina eta zilarrezko bat irabazi zituen. Apnea 50 metroko lasterketan nabarmendu zen berriro ere, eta bere errekorra hautsi zuen 14 segundotan eta 79 ehunenetan gelditu baitzen.

📸 Más imágenes