Espainiako Hegats Igeriketa Txapelketa lehiatua izan zen joandako asteburuan, hilaren 17an eta 18an, Benidormen. 50. edizio honetan Donibane Kirol Elkarteko eta Tafalla Igeri Klubako kideek 39 domina irabazi zituzten: Urrezko 9, zilarrezko 18 eta brontzezko 12. Emaitza hauei esker, donibanekoak hirugarrenak eta tafallarrak seigarrenak izan ziren taldekako sailkapenean.
Banakako lehian, Irati Zufiaurre Ayerra (Tafalla), Clara López Villafañe (Donibane) eta Unax Guerrero Gil (Donibane) nabarmendu ziren.
Unaxek 5 domina ekarri zituen etxera: Lau urrezko (100 metrokoa, 200 metrokoa eta erreleboetako 4x100 eta 4x200 metrokoak) eta zilarrezko bat ur-gaineko 50 metroko proban.
Clarak urrezko pare bat (50m-ko apnean eta ur-gaineko 4x100m-koan) eta zilarrezko bat (ur-gaineko 100m-koan) irabazi zituen eta Irati Zufiaurrek beste bost lortu zituen: urrezkoa 50m-ko apnean eta zilarrezko lau, bialeten 100 eta 200m-ko probetan eta ur-gaineko erreleboetako 4x100 eta 4x200 lehiaketetan.
Oier Irisarriren errekor nazionala
Aipamen berezia merezi du Oier Irisarri Rodríguezek ere. San Juan Kirol Elkarteko igerilariak, gaur egun Bartzelonako Mediterranin lehiatzen ari dena, urrezko lau domina eta zilarrezko beste bat lortu zituen, eta 50 Metro Apnean egindako lana nabarmendu zuen. Distantzia horretan, bere errekorra hautsi zuen berriro, segundotan eta 79 ehunenetan gelditu erdituta. Errusian izandako Munduko Txapelketa Absolutuan distiratu ondoren zetorren.
Sailkapen osoak ikus ditzakezu erantsitako dokumentuan