Joan den astelehenean, apirilaren 4an, urpeko errugbiko haurrentzako proba- eta hastapen-jardunaldia egin zen.
Kirol honetan igeriketa, hegats-igeriketa, talde jolasa, abiadura, erresistentzia eta apnea, besteak beste lantzen dira. Bete-beteko kirola da, maila guztietara egokitzen dena.
Sekulako arrakasta! Gustatu bazitzaizuen, erne egon maiatzean errepikatuko dugulako!
Eta jarduera interesatzen bazaizue, Club Leones Pamplona Taldeak eskolaz kanpoko jarduera bat hasiko du irailean. Idatzi eta informazioa emango dizugu!
rugbysubacuatico@fndas.com