Maiatzaren 14an eta 15ean, Zaragozan, Espainiako XXI. Apnea Indoor Txapelketa egin zen.
Txapelketa horrek aukera eman zuen modalitate hauetan parte hartzeko: apnea estatikoa (TGZ), apnea dinamikoa hegatsik gabe (DNF), apnea dinamikoa bialetekin (DBF) eta apnea dinamikoa monoaletarekin (DYN).
Azken bi hauetan, Iñaki Santos nafarrak eskuratu zuen lehen postua. Eta emaitza on horiei esker, Belgraden (Serbia) ekainaren 10etik 16ra egingo den Apnea Indoorreko Munduko Txapelketan Espainia ordezkatuko duen apnea indoorreko Espainiako selekzioan parte hartzeko hautatu dute.
Zorionak!
Emaitza osoak erantsitako dokumentuan ikus ditzakezu.
ArgazkiaK: FEDAS.