Joan den larunbatean, azaroaren 5ean, izan ziren Espainiako Kopako banakako finala eta Lehiaketako Urpekaritzako Iberdrola Liga, Urpeko Jardueren Nafarroako Federazioak (FNDAS) eta Urpeko Jardueren Espainiako Federazioak (FEDAS) antolatuta. Diziplina horretan Nafarroan aitzindari izan zen ekitaldia izan zen, eta arrakasta handia izan zuen.
Guelbenzu Josteta Zentroak modalitate horretako hogei kirolari onenak bildu zituen, Espainia osoko sei taldetakoak. Hauek, hiru proba desberdinetan parte hartu zuten gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietan.
Hiru proba horiek 18 serietan egin ziren, eta, ondorioz, igerilekuak giro berezia izan zuen larunbateko arratsalde osoan.
Hauek izan ziren sarituak:
- Gizonezkoen urpekaririk onena: Cesar Moreno Fabra.
- Emakumezkoen urpekari onena: Lucía Mediavilla Carro.
Jardunaldia amaitzeko, sari-banaketa egin zen. Gainera FEDASek, lehiaketako plaka oroigarri baten bidez, antolatzaileei, bai eta kirol-urpekaritzako diziplinako ordezkariei eta ekitaldian parte hartu zuten federazio autonomikoetako presidenteei ere eskerrak eman zizkien.