Joan den asteburuan, martxoaren 4an eta 5ean, Torreviejan jokatu zen Espainiako XXIX. Hegats-Igeriketa Txapelketa Absolutua eta abiadurarekin murgilduta. Nafarroako selekzioan, Donibane K.E eta CN Tafalla taldeetako 14 neska eta 12 mutil egon ziren, kadete, junior eta senior kategorietakoak. Horrez gain, Xabier Calvo, Carolina Basterra eta Sergio Acaz teknikariak eta David Ros taldearen ordezkaria ere izan ziren.
Emazkumezkoen taldea: ofía Chueca, Lorena Echeverría, Claudia Oroz, Sara Mendoza, Aroa Gómez, Irati Zufiaurre, June Arriazu, Alicia Pascual, Patricia Ortiz, Jone Rubiera, Paula López, Leire Urbieta, Afrika Irisarri eta Emma Navarro.
Gizonezkoen taldea: Asier Gámez, Oier Irisarri, David Villafañe, Unax Guerrero, Julen Marcotegui, Jon Hernández, Javier López del Rey, Mikel Urbieta, Julen Arregui, Aitor Carnes, Mikel Usar eta Xabier Zufiaurre.
Hiru saioetan guztira 20 domina lortu ziren (5 urre, 8 zilar eta 7 brontze):
- Oier Irisarri, urrea 50 m apnean, 100 m urperatuta eta 50 m azaleran.
- Aroa Gómez, urrea 800 m azaleran, eta zilarra 400 m azaleran eta 1.500 m azaleran.
- David Villafañe, zilarra 400 eta 200 m bi-hegatsetan eta brontzea 100 m bi-hegatsetan.
- Claudia Oroz, zilarra 400 eta 200 m bi-hegatsetan.- Irati Zufiaurre, zilarra 100 m bihegatsetan eta brontzea 200 m bi-hegatsetan.
- Lorena Echeverria, 50 m apnean, 100 m eta 400 m urperatuta.
- Jon Hernández, brontzezkoa 400 m urperatuta.
- 4x100 m-ko errelebo-taldeak Bi-hegats Mistoak urrezko domina lortu zuen. Taldea osatu zuten: Irati Zufiaurre, Claudia Oroz, David Villafañe eta Oier Irisarri.
- Gizonezkoen 4x100 m-ko azaleran zilarra lortu zuten Jon Hernández, Mikel Usar, Unax Guerrero eta Oier Irisarrik.
- Eta, azkenik, gizonezkoen 4x200 m-ko azaleran, Julen Marcotegui, Jon Hernández, Unax Guerrero eta Oier Irisarrik osatutako taldeak brontze bat lortu zuen.
Azken podiumean, Nafarroako selekzioa bigarren postura igo zen, Valentziako selekzioarekin (1.a) eta Kataluniako selekzioarekin (3.a) batera.
Gainera, ekitaldi horretan, Mikel Usar (igerilari juniorra) eta David Villafañe eta Oier Irisarri (igerilari seniorrak) igerilariek markak egin zituzten talde nazionalak hautatu ahal izateko.
Zorionak!
** Atxikitutako dokumentuetna ikusi daitezke emaitzak osotasunean.