ACTIVIDADES SUBACUÁTICAS Hace 3 años

Fénix de Zaragoza eta Leones Pamplona klubekin egindako urpeko errugbi teoriko-praktika-saioa

Fénix de Zaragoza eta Leones Pamplona klubekin egindako urpeko errugbi teoriko-praktika-saioa

Martxoaren 4an, larunbatean, Club de Rugby Subacuático Fénix de Zaragoza taldea Iruñera joan zen, Leones Pamplona nafar klubarekin batera modalitate horretako saioa egitera.

Hasieran, posizio, hutsegite eta penaltiei buruzko saio teorikoa egin zen. Urpeko errugbiaren oinarrizko alderdiak azaldu ziren. Bukatutakoan, taldeak uretara sartu ziren oinarrizko alderdiak eta funtsezkoak lantzeko; eta, amaitzeko, "liga" bat egin zen lau talde desberdinekin, denak denen kontra lehiatzen zirenak, 12 minutuko zati batean, lehiaketa-partida bat simulatzen saiatuz.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Fenix Klubari, gure komunitatera etorri delako eta jardunaldi hau gurekin batera egin duelako.

📸 Más imágenes