ACTIVIDADES SUBACUÁTICAS Hace 2 años

Urpekaritza egokituaren irteera (Valentzia, ekainak 16-18)

Urpekaritza egokituaren irteera (Valentzia, ekainak 16-18)

Abian da Nafarroako Urpeko Jardueren Federazioak eta Club de Buceo Gran Azul-ek aurten egokitutako irteera, Urpeko Jardueren Valentziako Federazioarekin lankidetzan.

Edizio honetan, Valentziara itzuliko gara, ekainaren 16tik 18ra, asteburuan. Ostiralean aterako gara eguerdian, eta igandean itzuliko gara gauera.

Gurekin joan nahi baduzu eta esperientzia probatu (edo errepikatu) nahi baduzu, egin klik honekin batera bidali dizugun estekan eta eman izena, kontuan izan ahal izateko. Plazak mugatuak dira!


Interesa baduzu, maiatzaren 21a baino lehen egin.

Bidaiaren eta jardueren laguntzaileek eman dezakete izena, urpean igeri egiteko jarduera nagusirako izan ezik. Jarduera hori ezgaitasuna duten pertsonentzat bakarrik izanen da.

Jardueraren kostua 300 €-koa da eta autobuseko joan-etorria, bi gau hotelean, mantenu osoan eta han egiten ditugun jarduerak estaltzen ditu.

Formularioa betetzeaz gain, transferentzia egin beharko duzu kontu honetara eta ordainagiria duen mezu bat bidali helbide honetara: buceoadaptado@fndas.com.

IBAN ES02 3008 0231 0141 4956 4322 

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan urpekaritza Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan urpekaritza  buceoadaptado@fndas.com.

Laster ikusiko dugu elkar!