Oier Irisarri munduko txapeldun izendatu zen Munduko Hegats Igeriketa Txapelketan, 50 metroko bialenten banakako proban 19:05eko denbora errekorrari esker. Hala, Pereiran (Kolonbia) jokatutako txapelketan, bi marka hautsi zituen gazte nafarrak: unibertsitate munduko errekorra eta Espainiako errekor absolutua.
Gainera, errelebo proban, Irisarrik berriz ere distiratu zuen, Irati Zufiaurre eta David Villafañerekin batera. Nafarroako hiru igerilariek zilarra irabazi zuten 4X50 metro bialeten kategoria mistoan, lehen jardunaldian. Bigarren jardunaldian, nafarrak podiumera igo ziren berriro, hirugarren postua lortuta 4X100 metro bialeten kategorian.
Bakarka, Davidek bi 5. postu lortu zituen 100 eta 200 metroko bialetetan, eta Iratik bi 4. postu lortu zituen 200 eta 100 metro bialetetan eta 6. postua 50 metrokoan.
Mireia Bayes igerilari katalanak eta David Ros hautatzaile nafarrak osatu zuten espedizioaren gainerakoa.
Zorionak!