ACTIVIDADES SUBACUÁTICAS Hace 1 año

FNDASek 3. eta 4. postua lortu zituen Espainiako Urpeko Errugbi Txapelketan

FNDASek 3. eta 4. postua lortu zituen Espainiako Urpeko Errugbi Txapelketan

Pasa den irailaren 21ean, Kataluniako Playa de Aro herrian Espainiako Komunitate Erkidegoen arteko Urpeko Errugbi Txapelketa izan zen emakumezkoen eta maila mistoko kategorietan.

Eguraldi iragarpenak txarrak izan arren, klimak "su-etena" eman zuen, eta, horri esker, Espainia osoko kirolariak uretara bota ziren goizeko lehen ordutik arratsaldeko berandura arte. 3,5 metroko sakonera duen igerilekua Riembau kanpinean dago, eta bertan partida biziak jokatu ziren erkidegoetako selekzioen artean. Partiden iraupena 18 minutukoa izan zen talde mistoentzat, eta 28 minutukoa emakumezkoentzat. Partiduaren erdian bi minutuko atsedena hartu zuten zelaiz aldatzeko. Selekzioen arteko partidak zirraragarriak izan ziren eta bai kirolariek bai bertaratutako ikusleek gozatutakoak.

Nafarroako emakumezkoen selekzioak hirugarren postu garrantzitsua lortu zuen, soilik anfitrioien eta Madrilgo selekzioaren atzetik. Bestalde, talde mistoak laugarren postua lortu zuen.

📸 Más imágenes