Joan den larunbatean, urriaren 19an, hasi zen Hegats Igeriketako 2024-2025 denboraldiko lehiaketen egutegia.
Donibane Kirol Elkarteak Euskal Herriko lau talde (Tafalla, Donibane, Igarondo Urpekoak eta Ordizia KEU) hartu zituen Hegats Igeriketako Txapelketa Nazionalaren 1. jardunaldirako. Guztira 137 igerilarik eman zuten izena. Aldi berean, Nafarroako klubek 24-25eko Nafarroako Txapelketa osatzen duten hiru jardunaldietako lehenengoari hasiera eman zioten, 92 igerilarirekin (haur mailatik, senior mailaraino). Erantsitako PDFan emaitzak ikus daitezke.
Gainera, 23-24ko Nafarroako Txapelketako gizonezkoen eta emakumezkoen sari banaketak amaiera eman zion aurreko denboraldiari.
Sarituak hauek izan ziren:
Emakumezko absolutua
- Clara López Villafañe (Donibane), 1. sailkatua
- Emma Navarro Molina (Donibane), 2. sailkatua
- Anne Huarte González (Donibane), 3. sailkatua
Gizonezko absolutua
- Izan Muñoz Díaz (Tafalla), 1. sailkatua
- Julen Marcotegui Huarte (Donibane), 2. sailkatua
- Jon Barral Miner (Donibane), 3. sailkatua
Zorionak!