Joan den urtarrilaren 11n, Hegats Igeriketako Txapelketa Nazionaleko 3. jardunaldia jokatu zen Donibane Kirol Elkartean; eta, aldi berean, Nafarroako klubek (Tafalla IK eta Donibane KE) 2024-2025 Nafarroako Txapelketa osatzen duten hiru jardunaldietako bigarrenean parte hartu zuten. Oraingo honetan 84 igerilarik parte hartu zuten Nafarroako hitzordu honetan.
Honekin batera doan PDFan ikus daitezke Nafarroako Hegats Igeriketa Txapelketako 2. jardunaldi honetako emaitza osoak.
Hirugarren hitzordua apirilerako dago programatuta.