ACTIVIDADES SUBACUÁTICAS Hace 1 año

Hegats Igeriketako Nafarroako Kirol Jokoak martxan!

Hegats Igeriketako Nafarroako Kirol Jokoak martxan!

Joan den larunbatean, urtarrilaren 25ean, hasi ziren Tafallako Kirol Hirian 2025eko denboraldiko Hegats Igeriketako Nafarroako Kirol Jokoak.

Lehen jardunaldi honetan 106 igerilari izan ziren (67 Tafalla IK-koak eta 39 Donibane KE-koak), eta azpimarratzekoa da alebin mailako kirolari berriak sartu zirela (2016, 2015 eta 2014ean jaioak), haientzat izan baitzen lehen lehiaketa.

Erantsitako PDFan ikus daitezke emaitzak.

Bigarren jardunaldia otsailaren 22rako dago aurreikusita, Donibane KE-eko igerilekuan.


📄 Documentos relacionados