Nafarroako selekzioak 3. postuan kokatu zuen Foru Erkidegoa sailkapen nagusian.
Asteburu honetan, Nafarroako Hegats Igeriketako Selekzio Absolutua Elxen izan da Autonomia Erkidegoen XXXI. Txapelketa jokatzeko. Elkartea osatzen zuten 31 igerilariak beraien probak arrakastaz defendatzeko gai izan dira, kirolari gazteenen jardun handia nabarmenduz, izan ere, absolutuarekin egin duten lehen urtean, horrek dakarren erantzukizuna soberan hartu dute. Faktore horrek harrobi ona ematen digu, eta, zalantzarik gabe, hurrengo urteetan ere izango du garrantzia.
Txapelketak iraun duen hiru jardunaldietan, igerilariak puntuatzen joan dira Nafarroako Selekzioa 3. postu garrantzitsura eraman arte, eta, gainera, dominen palmares goraipagarria lortu dute:
- Lorena Echeverría Romano: Brontzezko domina 200 m-ko murgiltzean eta zilarrezko domina bana 100 eta 200 metrokoetan.
- Jon Hernández Jiménez: Brontzezko domina 200 m-ko murgiltzean.
- Irati Zufiaurre Ayerra: Zilarrezko domina bi hegatsen 50 m-tan eta urrezkoa 100 eta 200 metrokoetan.
- Mikel Usar Macaya: Zilarrezko domina bi hegatsen 100 m-tan eta zilarrezkoa 200 eta 400 metrokoetan.
- Aroa Gómez Reta: Zilarrezko domina 400 m-ko murgiltzean.
- Claudia Oroz Izu: Brontzezko domina 400 m-ko bi hegatsetan.
- Irati Zufiaurre Ayerra, Mikel Usar Macaya, Claudia Oroz Izu, Julen Marcotegui Huarte: Zilarrezko domina 4x100ko bi hegats mistoan.
- Lorena Echeverría Romano, Natalia Resa Soret, Irati Zufiaurre Ayerra, Aroa Gómez Reta: Brontzezko domina 4x100ko murgiltzean.
Kirolari guzti-guztiek %100a eman dute eta egiten dugun balantzea oso positiboa da, nahiz eta euren kirol helburuetan kontzentratuta jarraitzea tokatzen zaien, oraindik sasoia eta euren markak hobetzeko aukera asko geratzen direlako.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu gure federazioko teknikariei eta zuzendariei egindako lan handiagatik, baita Espainiako eta Valentziako Urpeko Jardueren Federazioari ere, txapelketa bikain antolatzeagatik.
Serieak eta emaitzak (FEDAS):
https://fedas.es/cptosaletas/index.html