Pasa den asteburuan, Tafallako Kirol Hirian, Hegats Igeriketako Nafarroako Kirol Jokoen hirugarren jardunaldia ospatu zen. Guztira 112 kirolari egon ziren, Donibane Kirol Elkartetik eta Tafalla Igeriketa Klubetik etorriak, alebin (2016, 2015 eta 2014) eta junior (2009 eta 2008) kategorietan.
Honekin batera doan PDFan ikus daitezke jardunaldiko emaitzak.
Laugarren hitzordua datorren apirilaren 26an izango da. Zuen zain gaude!