Nahiz eta itsasoaren egoera nahiko gorabeheratsua izan, larunbatean, maiatzaren 31n, Itsaspeko Arrantzako Taldekako Nafarroako Txapelketa eta Irekia jokatu ahal izan ziren, hainbat urtez jokatu ezinik egon ondoren.
Guztira zortzi taldek eta hoietako hiru talde nafarrek osatu zuten proba Jaizkibelgo uretan, Higer itsasargiaren eta Biosnar puntaren artean.
Goiza ondo joan zen, eta pisaketan arrantza onak ikusi ahal izan ziren; baina pieza batzuk eta kupo bat gehiago izateagatik, “peskasub taldea-jemp” taldeak Irekia txapelketa irabaztea lortu zuen, bigarren “Barualdean” talde nafarra izan zen. Beraz, azken honek Nafarroako Txapelketa irabazi arren, Irekiako bigarren postuarekin konformatu behar izan zen.
Pisaketa amaitu eta harrapaketa guztiak Hondarribiko San Gabriel egoitzari eman ondoren, bertaratutako guztiek elkarrekin bazkaldu zuten Batzokian, eta bertan saria banatu eta opariren bat banatu zen.
Kirolari guztien izadako aho-zapore onak antolatzaileak animatzen dituena urtez urte ekitaldi hau egiten jarraitzera.