Pasa den urriaren 4an, Torremolinosen (Malaga), Espainiako Autonomien Arteko Urpeko Errugbi Txapelketa jokatu zen. Nafarroako Federazioak hamabi jokalariz osatutako talde batekin parte hartu zuen, eta 5. postuan geratu zen gizonezkoen/mistoen kategorian.
Taldeak aukera izan zuen erakusteko Nafarroako selekzioa gero eta leku handiagoa hartzen ari dela Espainiako urpeko errugbiaren panoraman, eta gure Federazioaren koloreak beste urte askotarako defendatzen jarraitzeko kemena dutela.