Leones Pamplona taldeak bigarren aldiz parte hartu du urtero Possnecken (Alemania) egiten den haur mailako urpeko errugbi txapelketan. "Aquatics Iberics" izeneko talde batean egin dute, Bartzelonako taldearekin batera.
Espainiako taldeak 15 urtez azpiko kategorian parte hartu du 9 urtetik gorako 13 jokalarirekin: Sonia, Sofia, Victoria, Stell, Frida, Aran eta Valentina, Bartzelonako klubekoak; eta Martina, Alvaro, Oier, Carmen, Alicia eta Alba, Iruñekokoak.
Denek egin dute lan bikaina, iazko hirugarren postu historikoa errepikatzeko aukera eman diena.
Klubek ere parte hartu dute 18 urtez azpiko txapelketan Bartzelonako Marc eta Iruñeko Angela talde misto batekin aritu baitira, Alemaniako hainbat hiritako jokalariekin batera.
Haiek laugarren postu bat lortu dute kategoria honetan.
Aipatzekoa da, baita ere, entrenatzaileen lan ona: Laura G., David Alejandro, Laura S. eta Alex, umeekin batera Espainian adin txikitatik urpeko errugbiaren oinarriak finkatzen ari direnak.
Badirudi Espainiako taldeak 18 urtez azpiko talde oso bat eta 15 urtez azpiko beste bat aurkeztuko dituela datorren urterako, urtero primeran hartzen gaituen super txapelketa honetara.