ACTIVIDADES SUBACUÁTICAS Hace 8 años

Tafallak antolatu zuen Kluben Arteko Liga Nazionaleko azken jardunaldia

Tafallak antolatu zuen Kluben Arteko Liga Nazionaleko azken jardunaldia

Maiatzaren 20an Tafallan izan zen Kluben Arteko Liga Nazionaleko seigarren eta azken jardunaldia. Etxeko Tafalla IK eta Donibane KE-rekin batera parte hartu zuten bi talde gipuzkoarrek, Igariondo Urpekoak eta Ordizia KEU; aragoiko CADAS-ek eta Valladolideko CN Morelia-k.

 

Bai emakumezkoen kategorian bai gizonezkoan distantzia berdinak igeri ziren: 50, 200 y 400 metroko ur-azala; 100 metroko eskafandra; 50 metroko bialetak eta 4 x 50 metroko erreleboa.

 

Azpimarratzekoa izan zen anfitrioiaren jokaera 3 proba irabazi ondoren, guztiak emakumezkoen kategorian: 4 x 50 metroko erreleboa, 200 metroko ur-azala eta 50 metroko bialetak. Gutxi izango balitz, azken proba honetan, lehenengo lau sailkatuak Tafallako taldekideak izan ziren. Gainera, etxeko kirolariak Natalia Resak irabazi irabazi zituen esandako hiru probak.

 

Donibaneko Kirol Elkartekide Patricia Andrések ere jokaera izugarria egin zuen podiumera igotzen hiru aldiz.

Atxikita dagoen dokumentuan ikusi daitezke sailkapen guztiak.


📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados