Abuztuaren 1etik 6ra, Claudia Oroz Izu, Elba Cantero Zabalza, Natalia Carmen Resa Soret eta Oier Irisarri Rodriguez igerilariek eta teknikaria David Ros Arandak osatu zuten Espainiako Selekzioa Errusiako Tomsk hirian ospatutako Hegats Igeriketako Junior XV. Txapelketan.
Bidaia gorabeheratsua izan zen Nataliak hegatsa apurtuta aurkitu baitzuen eta bidaia 24 ordu atzeratu zelako. Gauzak horrela, ezin izan zuten bertako igerilekura moldatzeko entrenamendurik izan.
Dominetatik gertu
Espainiako Selekziarekin lehendabiziko partaidetza izanda, esperientzia aberasgarria izan da gure kirolarientzat kirol eta pertsonalaren ikuspuntuetatik. Igerilari hoberenekin batera lehiatu dute eta horregatik denboraldi honetako sari izugarria izan ez ezik, hurrengo denboraldiari begira ere eragingarria izan da. Izan ere, 2018ko Europako Junior Txapelketa Estambulen, uztailaren 28tik abuztuaren 4ra lehiakatuko da eta.
Emaitzen aldetik, Natalia Carmen Resa (Tafalla I.K.) dominetatik gertu geratu zen 6.a izanda 4x100 bialeta mistoan, non brontzetik segundu bat eta 20 zentesimera amaitu zuten. Honetaz gain, Tafallako igerilariak ondorengo emaitzak lortu zituen:
• 100 metro ur-azalean: 19. postua
• 200 metro ur-azalean: 14. postua
• 4x50 errelebo misto ur-azalean: 11. postua
• 50 hegats bikoitza: 8. postua
• 50 apnea: 17. postua
• 4x100 emakumezko errelebo ur-azalean: puesto 11. postua
Elba Cantero (Donibane K.E.):
• 400 ur-azalean: 21. postua
• 100 murgiltzea: 18. postua
• 4x50 errelebo misto ur-azalean: 11. postua
• 400 murgiltzea: 10. postua
• 4x100 ur-azalean: 11. postua
Claudia Oroz (Tafalla I.K.)
• 100 metro hegats bikoitza: 25. postua
• 200 metro hegats bikoitza: 20. postua
• 400 metro hegats bikoitza: 12. postua
Oier Irisarri (Donibane K.E.)
• 100 ur-azalean: 23. postua
• 100 murgiltzea: 16. postua
• 50 ur-azalean: 20. postua
• 50 apnea: 14. postua
• 4x100 gizonezko errelebo ur-azalean: 10. postua