Nafarroako I. Hegats Igeriketa Txapelketa
2017ko azaroaren 11an Donibane Kirol Elkartean Nafarroako I. Hegats Igeriketa Txapelketako 1. jardunaldia lehiatuko da.
Probak 16:00etan hasiko dira eta Donibane K.E.-ko eta Tafalla I.K.-ko igerliariek, Nafarroatik kanpo etorritako Tríton, Morelia, CADAS, Ordizia eta Igarondo taldeetako kideekin batera parte-hartuko dute azken hauek gonbidatuak izan baitira.
Probak:
1.a- 100 metroko ur-gainean
2.a- 800 metroko ur-gainean
3.a- 25 metroko apnea
4.a- 50 metroko apnea
5.a- 400 metroko ur-azpian
6.a- 50 metroko bi hegats
7.a- 4x50ko erreleboak
Zorte on guztiei eta anima zaitezte ur dizplinetako Formula 1eko kirola ikustera!