ACTIVIDADES SUBACUÁTICAS Hace 8 años

Nafarroako Hegats Igeriketa Txapelketako 1. Jardunaldia

Nafarroako Hegats Igeriketa Txapelketako 1. Jardunaldia

Joan den larunbatean Donibane Kirol Elkartean Nafarroako Hegats Igeriketa Txapelketako 1. Jardunaldia lehiatu zen eta iruindar taldeko eta Tafalla Igeriketa Klubako 80 kirolarik parte hartu zuten.

 

Foru komunitateko torneoko lehenengo topaketa honetan, igerilariek zazpi distantzia bete behar izan zituzten: 100 metroko eta 800 metroko ur-azaletik, 25 eta 50 metroko apnea, 400 metroko murgialdia, 50 metroko hegatsak eta 4x50 metroko erreleboa. 

 

Tafallakoak nagusitu ziren urpean

 

Tafallakoak 8 aldiz igo ziren podiumera. Bereziki azpimarratzekoak dira Naiara Valenciaren, Natalia Carmen Resaren, Daniel Gutierrezen eta Lucas Gonzalezen izenak, guztiek garaipen bikoitza lortu baitzuten. Erreleboetan ez ezik, Naiarak 50 metroko apnean, Natalia Carmenek 50 metroko hegatsetan, Danielek 100 metroko ur-azaletik eta Lucasek 50 metroko hegatzetan garaipenak lortu zituzten ere bai.

 

Etxeko taldeak beste sei lehiaketak irabazi zituen. Gainera bi taldekidek garaipen bikoitza ere lortu zuren. Hain zuzen ere, Elba Cantero eta Oier Irisarri 800 metroko ur-azaletik eta 400 metroko murgialdian azkarrenak izan ziren. 

 

Lehenengo sailkapenak

 

Txapelketako lehenengo kapitulo honetako emaitzek lehendabiziko sailkapena osatu dute. Gauzak horrela, Adriana Zaratiegui (Tafalla I.K.) neskeen sailkapeneko burua da 1859 punturekin, eta bere atzean daude Elba Cantero (Donibane K.E.) 1804 punturekin eta Natalia Carmen Resa (Tafalla I.K.) 1793 punturekin.

 

Mutilen sailkapeneko liderra Oier Irisarri Donibane Kirol Elkartekidea da 1986 puntu lortu ondoren. Bere taldekide Vadim Coselev bigarrena da (1774 puntu) eta Tafallako Lucas González hirugarren posizioan dago (1768 puntu).

 

Txapelketak bi proba gehiago izango ditu: apirilean Donibane Kirol Elkartean eta maitzan Tafallako Kirol Hirian lehiatuko dira.


Emaitzak eta sailkapenak kontsulta daitezke atxikita dauden dokumentuetan.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados