Nafarroako Urpeko Jardueren Federazioak Nafarroako Gobernuaren 2017ko "Proiektu Berritzaile Onena" saria jasoko du Urpekaritza Egokituan egindako lanarengatik.
Albisteak harro utzi gaitu eta batez ere, lan egiteko gogoz eta ilusioz gainezka. Urpekaritza Egokituaren bitartez hainbat pertsonari laguntzen diogulako bere mundua zabaltzen.
Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiogu Nafarroako Kirol Egokituen Federazioari haien laguntza eta promozioagatik.
Modu berean, eskerrik asko ere dibertsitate funtzional duen partaide guztiei, haiek guri sentiarazten digutenagatik, eta haien familiei, jasotako babesarengatik. Baina batez ere, gaur oroitzen gara proiektu honetan bolondrez lan egiten duzuenetaz. Esker aunitz, zuen laguntza eskaini diguzuei, gurekin lan egiten ari zaretenei eta etorkizunean etorriko direnei.
Bihot-bihotzez, mila esker!
Aktibitate honi buruzko bideoa ikusi.